dia-installer.de / Documentation / Manual
Oihala da Dia-ren zati nagusia. Erabiltzailearen objektu guztiak pantailan kokatu eta antolatzeko erabiltzen den leihoa da. Diagrama inprimatzen edo gordetzen denean, oihalaren edukia gordetzen da.
Grafiko-papereko marren antzekoak dira sareta-marrak. Objektuak oihalean lerrokatzen laguntzen diote erabiltzaileari. Sareta-marrak ezkuta daitezke
-> aukeraren bidez. Sareta-marren fitxan, 'Ikusgai' botoia sakatu behar da, 'Ez' jar dezan.Dia-ren oihalaren goialdean eta ezkerrean azaltzen dira erregelak. Oihalaren neurria erakusten dute zentimetrotan.
Erregela bakoitzak gezi bat du. Gezia erregelan zehar mugitzen da, saguak seinalatzen duen puntuaren arabera. Esate baterako, erabiltzaileak sagua gorantz eramaten badu, erregela bertikaleko gezia gorantz joango da, aldaketa adierazteko. Geziak oso erosoak dira objektu bat puntu jakin batean zehazki lerrokatu nahi denerako.
Erregelak ezin dira kendu (sareta-marrak bai, baina erregelak ez).
Aukera honen bidez, oihalaren atzeko planoaren itxura alda dezakezu. Lehenespenez, atzeko planoa zuria izaten da. Kolorea aldatzeko, joan
+ -> aukerara, eta egin klik barran. Barran ikusten da atzeko planoaren kolorea. Sareta-marren kolorea automatikoki aldatuko da atzeko planoan kolore beltza ezartzen bada, bestela ez bailirateke ikusiko.Zoomari esker diagramak hurbilagotik ikus ditzake erabiltzaileak. Horrela zehaztasun handiagoz marraz daiteke.
Zoomaren muga % 400ekoa da. Diagrama handiago ikusteko, egin klik tresna-koadroko lupan, eta egin klik oihalean. Zooma kentzeko, sakatu aldatzeko botoia, eta egin klik berriro oihalean.
dia-installer.de / Documentation / Manual