dia-installer.de / Documentation / Manual

Atala 1. Bizkor hasteko

1.1. Zer egin dezakezu?

Dia jende askok erabiltzeko moduko diagrama-aplikazioa da. Lan handirik gabe ikasten da erabiltzen, eta malgutasun handikoa da, bestalde, erabiltzaile adituak eroso senti daitezen tresna komertzialak erabiltzen dituztenean. Behean ikus daiteke Dia-k zer eman dezakeen bost minututan.

Demoa

Irudia 1.1. Demoa


1.2. Dia abiarazteko

Joan Menu nagusiko Aplikazioak atalera, eta egin klik Dia-ren ikonoan. Edo, idatzi dia komandoa xterm leiho batean.

1.3. Bizkor hasteko sarrera

Oinarrizko diagramak egiteko eskuliburu osoa irakurtzeko gogorik ez duten erabiltzaileentzat.

1.4. Oihala sortzea

Diagrama bakoitza bere oihalean marrazten da. Oihal berria sortzeko, hautatu Fitxategia->Diagrama berria Oihal-leiho berria azalduko da.

1.5. Diagrama egitea

Diagramak objektuz osatzen dira. Kolore. itxura eta tamaina desberdinetako formak dira objektuak. 2 biteko irudiak, irudi koloretsuak, testua, edo beste edozer izan daitezke.

Oihalean objektuak gehitzeko, egin klik tresna-koadroko objektu batean, eta egin klik oihalean. Hautatutako objektua oihalean azalduko da. Izkinetako botoi berdeetan klik egin eta arrastatuz manipulatzen dira nagusiki objektuak.

Objektu baten propietate aurreratuak ikusteko, egin klik tresna-koadroan, ikusi nahi duzun objektuan. Biltegiatuta dagoen bildumako forma zure gustura pertsonalizatzeko aukera izango duzu.

Geruzek irudi anitz sortzen dituzte, irudi bakarra osatuz. Horrela, erabiltzaileak aldiko geruza bat edita dezake, gainerako geruzetan dagoena ukitu gabe.

Gardentasunak objektu zati batzuk garden egiteko aukera ematen du, zati gardenaren atzean dagoen guztia ikusi ahal izateko.

Plugin-en bidez erabiltzaileak objektu-mota berriak gehi ditzake Dia-n, funtzionalitatea areagotzeko.

1.6. Diagramak gorde eta inprimatzea

Diagramak gorde eta inprimatzea dokumentua sortu eta aldatzea bezain erraza da.

Dia-rekin inprimagailuan inprimatu eta gorde egin daiteke. gnome-print instalatuta badaukazu, oso erraz inprimatuko duzu!

Inprimatzeko komandoa Fitxategia menuan dago, oihalean eskuin-klika egitean azalduko zaizu.

Dia-rekin formatu askotara esporta dezakezu web-ean bikain argitaratzeko. Esate baterako:

  • Computer Graphics Metafile (.cgm)

  • Encapsulated Postscript (.eps)

  • Native Dia Format (.dia)

  • Portable Network Graphics (.png)

  • Scalable Vector Graphics (.svg)

1.7. Norentzat da erakargarria Dia?

Industria askotako jende askorentzat izan daiteke erakargarria Dia.

  • Ingeniari elektriko batek zirkuituaren funtzionamendua erakusteko sor dezake Dia-ko diagrama.

  • Informatikako programatzaile batek programaren eskema irudikatzeko erabil dezake fluxu-diagrama.

  • Sare-administratzaileak enpresako sarearen diseinua erakusteko sor dezake diagrama bat.

dia-installer.de / Documentation / Manual

Imprint | Privacy Policy