dia-installer.de / Documentation / Manual
Lehenengo objektu-mota eta ohikoena oinarrizko objektua da. Oinarrizko objektuak forma geometriko pertsonalizagarriak izaten dira normalean. Dia-k oinarrizko objektu asko eskaintzen ditu.
Dia-k testua erabiltzeko aukera ematen du objektu-mota propio gisa. Oihalean testua jartzeko, egin klik tresna-koadroko testuaren botoian.
Oharra | |
---|---|
Dia-ko testuak Gnome-n erabilgarri dagoen edozein letra-tipo erabil dezake. |
Dia-ko laukiak erabiltzaileak nahi duen neurrira pertsonaliza daitezke. Hauek dira erabilgarri dauden propietateak:
Izkinak biribiltzea - Izkina biribilduak ezartzen ditu ertz zorrotzen ordez.
Marraztu atzeko planoa - Erdialdea garbi mantentzen du edo atzeko planoko kolorearekin betetzen du.
Marra zuzenez osatutako forma itxia da poligonoa. Poligonoen tresnarekin, marra zuzenez osatutako edozein forma marraz daiteke.
Poligonoaren antzeko da beziergonoa, erabiltzaileak definitzen baitu forma. Baina, poligonoak ez bezala, forman kurbak sartzen onartzen du.
Sigi-saga marra 90 graduko koska zorrotzak dituen marra da. Eskailera-mailen itxura du.
Sigi-saga marraren antzekoa, baina koskek ez daukate 90 gradukoak izan beharrik. Angeluak pertsonalizatu egin daitezke.
Kurbak dituen marra da Bezier marra. Bezier marren tresna editatzeko, egin klik puntu berde eta laranjetan, eta arrastatu. Puntu berdeek tamaina pertsonalizatzen dute, eta laranja kolorekoek marra kurbatzeko angeluak.
Dia-ren oihalean irudiak sar daitezke, formekin batera.
Irudi bat gehitzeko, egin klik irudien botoian, eta gehitu oihalean. "Irudi hautsia" izeneko objektu bat azalduko da. Egin klik bikoitza propietateak irekitzeko. Egin klik "Arakatu"n eta hautatu irudia. Egin klik "Ados"en eta irudia eguneratu egingo da.
dia-installer.de / Documentation / Manual