dia-installer.de / Documentation / Manual
Mahaigaineko aplikazio gehienen eredu berari jarraitzen dio Dia-k diagramak gordetzeko: oihalak espresuki gorde behar dira. Fitxategi bat gordetzeko, aukeratu Laster-menu nagusiko -> aukera. Gordetzeko elkarrizketa-koadro estandarra agertuko da. Oihala Dia-ren XML formatuan gordeko da. Fitxategi-luzapena ez da automatikoki gehitzen, eta, beraz, komeni da '.dia' espresuki gehitzea idazten duzun izenari.
Lehenago Dia-n gordetako oihal bat edo beste aplikazio batekin sortutako bat kargatzeko, hautatu Menu-barra nagusiko -> aukera. Irekitzeko elkarrizketa-koadroa azalduko da; hautatu fitxategia, eta aukeratu . Irekitzeko elkarrizketa-koadroa estandarra da, izeneko menua izan ezik. Aukeratu ireki nahi duzun fitxategiaren formatua (Dia XML edo Drawing Interchange) Dia-k berak ez badu formatu egokia asmatu.
FItxategiak kargatzeko beste metodo bat Dia komando-lerrotik abiaraztea da, ireki nahi den fitxategiaren izena argumentu gisa jarrita.
Fitxategi-motei buruzko azalpen batzuk ematea komeni da. Ohartuko zinen edozein fitxategi-formatu ezin dela berriro kargatu Dia-n gorde ondoren, eta onartzen diren fitxategi-formatu gehienek informazioa galtzen dutela neurri batean.
Galerarik ez duela izango bermatzen duen formatu bakarra Dia XML da. Zorionez, zaila da nahi gabe galeradun formatu batean gordetzea, -> aukerak Dia XML formatuko fitxategian gordetzen duelako beti.
Dia XML formatuko fitxategiak automatikoki konprimitzen dira gzip-ekin, diskoan leku gutxiago hartzeko. Hori ia-ia beharrezkoa da, informazio erredundante asko biltegiratzen delako diagrametan, eta konprimitu gabe diagramarik sinpleenak ere oso handiak izaten direlako. Dia XML fitxategiak dagoeneko konprimituta egoten direnez, ez itzazu konprimitu eskuz, alferrik izango da.
Dia-k beste formatu askotara esporta dezake, esate baterako:
Computer Graphics Metafile
Dia forma-fitxategia
DXF
HPGL
EPS
PNG
SVG
TeX Metapost makroak
TeX PSTricks makroak
WPG
XFig
XSLT
Formatu horietako bateko fitxategia sortzeko, hautatu Laster-menu nagusian. Gordetzeko elkarrizketa-koadroaren antzeko bat azalduko da; aukeratu fitxategiaren izena eta formatua. Automatikoki gehituko da fitxategi-luzapen egokia.
->dia-installer.de / Documentation / Manual