dia-installer.de / Documentation / Manual
Dia-n, geruzak kudeatzeko Geruzen elkarrizketa-koadroa erabiltzen da, eta bertatik egiten dira geruzei buruzko eragiketa guztiak.
Oro har, diagramaren barnean elkarrekin erlazionatuta dauden objektuak elkartzeko erabiltzen dira geruzak. Diagramaren zatiak isolatzeko erabil daitezke geruzak: zati batzuk bistaratu eta beste batzuk ezkutatzeko, baita diagrama esportatzen edo inprimatzen denean ere.
Geruzaren barnean egin nahi duzun edozein eragiketa, Laster-menu nagusiaren bidez egin dezakezu, eta hortik landu ditzakezu objektuak normalean egiten duzun moduan.
Oharra | |
---|---|
Uneko geruzan dauden objektuak bakarrik hauta daitezke. Objekturen bat hautatu ezin baduzu, begiratu uneko geruzan dagoen ala ez. |
Lehenespenez, diagrama berri bakoitzean geruza lehenetsi bat egoten da: hori da Atzeko planoko geruza. Nahi baduzu, geruza horren izena eta ezarpenak alda ditzakezu, zure premietara egokitzeko, beste edozein geruzarekin egingo zenukeen bezala.
Nahi adina geruza sor ditzakezu; lehendik dauden geruza guztien gainean kokatuko du geruza berria Dia-k. Geruzak bata bestearen gainean pilan jarritako paper gardenak direla pentsa liteke. Pilan daukaten ordena alda dezakezu; geruza bakoitza erakutsi edo ezkutatu nahi duzun erabaki dezakezu; geruza bakoitzean nahi adina objektu marraz ditzakezu; eta abar.
Hori dena Geruzen elkarrizketa-koadroan kudeatzen da.
Geruza berria sortzeko, egin klik elkarrizketa-koadroaren behealdeko Geruzen elkarrizketa-koadroa aplikazioa osoarena denez, eta ez diagrama bakoitzarena, geruza berria zein diagramatakoa den zehaztu beharko duzu. Horretarako, hautatu diagrama Geruzen elkarrizketa-koadroaren goialdean, eta gehitu geruza berria hautatutako diagraman.
botoian.Geruza sortu berria pilaren goialdean kokatuko da eta hautatutako diagramako uneko geruza izango da.
Orduan nahi dituzun objektu berriak editatu ahal izango dituzu, beste geruza edo diagrama batetik kopiatu eta itsatsi, geruza bakarreko diagrama batean egingo zenukeen moduan.
Geruzen elkarrizketa-koadroan hautatzen denean aktibatzen da geruza. Geruza bat hautatzeko, egin klik geruzaren izenean elkarrizketa-koadroan; nabarmenduta geratuko da. Hortik aurrera, egiten dituzun aldaketa guztiek geruza horretan eta horretan bakarrik izango dute eragina.
Oharra | |
---|---|
Aldiko geruza bakarra hauta daiteke. Horrela, nahi duzuna egin ahal izango duzu geruza horretan, diagramako gainerako geruzak ukitu gabe. |
Geruzen elkarrizketa-koadroaren behealdean, botoiaren ondoan, beste bi botoi daude, sortzen dituzun geruzek pilan duten ordena egokitzeko.
Geruzen hierarkian geruzak gorago edo beherago eramateko erabiltzen dira botoi horiek. Gora gezia duen botoiak geruza goratu egiten du, eta besteak, berriz, hierarkian beheratu egiten du.
Geruzak ordenatzea ongi etortzen da objektu baten zati batzuk beste batekin batera ezkutatu nahi direnean.
Geruza bat gehiago behar ez baduzu, bertako objektu guztiak ezaba ditzakezu
botoian klik eginda. Normala denez, unean hautatuta dagoen geruzan bakarrik izango du eragina horrek.Tarteka egitea komeni da diagrama garbi eta txukun edukitzeko, Dia formatu natibotik kanpora esportatu nahi duzunerako batez ere.
Kontuan izan diagramek geruza bat behintzat eduki behar dutela, diagramak geruzen bidez eraikitzen direlako, eta, beraz, geruzarik gabeko diagramak hondatutzat joko direla eta ezingo direla gorde edo esportatu Dia formatu natibotik.
Geruzak manipulatzeko oinarriak ikasi dituzunez, errazago ulertuko duzu geruzak nolako tresna indartsuak diren Dia-n diagramak eraikitzeko.
Geruzek zertarako balio duten ulertzeak ikaragarri lagunduko dizu zure diagramen kalitatea eta efektu bisuala hobetzen.
Esate baterako, pentsa ezazu objektu asko dituen diagrama bat eraikitzen ari zarela (diagrama elektrikoa, edo UMLa edo horrelakoren bat). Objektu guztiak geruza berean (hau da, atzeko planokoan) ipintzen badituzu, lan pixka bat egindakoan zirriborro ulertezin bat izango duzu eskuartean. Aldaketak egiteak buruko mina emango dizu, denbora asko beharko duzu hor erdian azaltzen den objektu hori nahaste-borraste horretako zein objekturekin dagoen konektatuta asmatzeko, eta abar.
Baina Dia-k Diagrama egituratuak eraikitzen dituenez, diagrama guztiak naturalki egituratuko dira, zati txikitan banatuta egongo dira, erraz kudea ditzazun, objektu-bloke monolitiko bakar batekin borrokan jardun beharrean.
Oharra | |
---|---|
Definizioz, diagramek egituratuak izan behar dute, zati logikotan banatzea uste baino errazagoa izan dadin. Horregatik dira hain garrantzizkoak geruzak. Geruzen bidez zati bakoitza isola dezakezu diapositiba bat balitz bezala, lasai eta gustura manipulatzeko moduan. |
Hasteko, geruzei izena alda dakieke diagramako zein zati adierazten duten argitzeko, eta besteen artean errazago aurkitzeko. Eta gainera, geruzak erakutsi edo ezkutatu egin daitezke, unean ikustea komeni denaren arabera.
Diagrama egiten ari zarenean edozein unetan geruza bati izena aldatzeko, egin klik bikoitza geruzaren izenean Geruzen elkarrizketa-koadroan. Geruza-atributuen elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor aldatu ahal izango diozu izena.
Iradokizuna | |
---|---|
Saiatu izen ulergarri eta argi bat ezartzen, zertarako sortu zenuen errazago gogoratzeko. Ez izan beldurrik diagraman geruza asko sortzeko, Dia-k ez du mugarik ezartzen geruzen kopuruan, eta gainera lasai egokitu dezakezu hierarkia zure premien arabera. |
Geruzaren izenaren ondoan dagoen
oso erosoa da geruza ezkutatu edo bistaratzeko.. Geruza bat ez bistaratzea erabakitzen baduzu, egin klik , eta geruza eta barnean duen guztia desagertu egingo dira Oihaletik.Geruza batzuk bakarrik ikustea praktikoa da diagramaren zati bat bakarrik manipulatu nahi duzunean, gainerakoa ukitu gabe. Diagrama hainbat orrialdetan inprimatu nahi baduzu, edo zati baten diseinua aldatzen duten ezarpenak probatu nahi badituzu ere, era horretan lan egin dezakezu. Lasai esperimentatu geruzekin. Ongi konfiguratzen badituzu, zure diagramak askoz ere itxura hobea izango du.
Oharra | |
---|---|
Dia-n, Geruzak sortzea eta manipulatzea diagramako objektuak marraztea edo hautatzea bezain normala da. Geruzak erabiltzen ohitu egin beharko duzu, diagrama bat sortzen duzun bakoitzean erabili beharko baitituzu seguruenik. |
dia-installer.de / Documentation / Manual